VALORA proiektua, Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatu du Euskadi 2007-2013 programa operatiboaren bidez. Proiektua GARAPEN ELKARTEAREN (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) lankidetzarekin gauzatu da.
Proiektuaren helburua, enpresa espiritua sustatzea eta langile, enpresa eta enpresarioen egokitze gaitasuna hobetzea da.
2007-2013 epealdian Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen burutuko ditu eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta era berean, enpresen egokitzeko gaitasuna areagotzeko. Ekimenak batik bat eskualdeko mikroenpresei zuzenduko dira.
Atal honetan VALORA proiektuaren baitan egindako ekimenak aurkituko dituzu.
